Gobierno Vasco

HIZKUNTZA NORMALKUNTZA PROIEKTUA

 

Ikasturte honetarako ekintzak:

 

Gurasoei Ikastaro desberdinen berri eta ikastaro hauek egiteko laguntzen berri eman.
Euskararen transmisioan eurek duten garrantzia gurasoei jakinarazi.
Klaustro, eskola kontseilu, ebaluazio saio, edota egin ahal diren beste bilerak euskaraz gauzatu
Hizkuntza proiektua egokitzean Hizkuntza Normalkuntzako erabakiak kontuan hartu
Erakundeetatik Erdara hutsean jasotzen ditugun komunikazioen aurrean prot aiesta gutuna helarazi euskaraz ere jasotzeko dugun eskubidea adieraziz
Hornitzaileei dokumentazioa euskaraz jasotzeko eskubidea adierazi.
Ikasgai guztietan sistematikoki ahozko ekintza gehiago egin.
Egunkari, aldizkari desberdinak eta liburu desberdinak, (Berria, Gaztezulo, Argia, Bagabiz, Kipulon, ... ) ikasleen esku jarri.
Udal Liburutegiaren eskaintza irakasle zein ikasleei zabaldu.
Etorkinak euskara ikastaroetara bideratu.
NOLEGAko ekintza desberdinetan parte hartu: Ahoskotasuna lantzeko bertsolaritza, Barriola deklamazio lehiaketa, zinea eta antzerkia euskaraz,...
Kipulon aldizkaria osatu.
Euskararen museora joan.

 

Barrutialde institutua osatzen dugunok, gure hizkuntza propioaren normalizazioaren alde agertzen gara. Hizkuntza Normalkuntzarekin lortu nahi dena zera da:
 

♦  Eskolan, barne funtzionamenduan nahiz kanpo harremanetan, euskararen erabilera normalizatzea. Beraz, gure komunitateko partaide guztiok, arlo guztietan eta ahal den neurrian euskaraz bizitzera konprometitzen gara, baita euskal kultura zabaltzera ere.

♦   Euskararen erabilera ugaria, zuzena eta aberatsa lortzea, kalitatezkoa alegia. Euskara da beraz, erabilera hizkuntza, irakaskuntza eta ikaskuntza hizkuntza, baita harreman hizkuntza ere.

 

 

Horretan oinarrituz, finkatuko dira hurrengo urteetarako norabide eta helburuak. Beti ere, kideen arteko adostasunez eta behar diren neurri zein baliabideak eskainiz Jomuga horretarako antzematen diren hutsuneak eta zailtasunak murriztea izango da plangintzaren zereginetako bat. 

 

 

© barrutialde
Telefonoa: 944287829 | Fax: 944287830 | 015021aa@hezkuntza.net