Gobierno Vasco

HAUSPOA

 

Proiektuak lortu nahi duen helburu nagusia hau da:

 

Ikastetxearen Hezkuntza proiektuan adierazitako helburuak lortzea, antolamendu egokiagoak eskainiz, eskola esparrua eskola komunitate osoari zabalduz, denon artean eta denon partaidetzatik, kalitatezko hezkuntza eskaintzeko. Bereziki, ikasleek eskola arrakasta lor dezaten, bikaintasunerantz..

 

Lehentasunak ezarri behar dituzu.

HEZKIDETZA

Irakasten diren materiekin erlazionaturiko curriculum ofiziala eta ezkutuko curriculumak neska-mutikoen genero-sozializazioan funtsezko eragina dutela dakigulako, eta, kontzienteak garelako pertsona guztiak balio sexistak dituen gizarte batean hezi garelako, pentsatzen dugu beharrezkoa dela hori antzematea, konturarazteko gure generoari buruzko uste inplizituek zer-nolako eragina duten ikasleen portaeran.

Hori guztiagatik, orain arte hezkidetza eremuan ikastetxean egindako lana mantentzeko eta hobetzeko, ikasgai eta irakasleen artean gehiago zabaltzeko eta koordinatzeko asmoarekin osotu dugu proiektu hau.           

Gaiari buruz gehiago nahi baduzue jakin,  hona jo dezakezue:

https://sites.google.com/site/b10hezkidetza/ 

 

Hondakin arriskutsuen kudeaketa

 

Barrutialde Institutuak berak sortutako hondakin arriskutsuak kudeatu eta tratatzeko proiektua du.

 

Ekintzak hauek egingo dira: Mintegi bakoitzak dituen hondakinen identifikazioa, biltegiketa eta erretiratzea.

Kalitatea Hezkuntzan

 

Kalitate Gestio Sistema ezarria du ikastetxeak. Ikastetxearen funtzionamendurako eta Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak aurrera eramateko era sistematiko baten erabilera ziurtatzen du. Emaitzak kontrolatzen ditu eta adierazleetatik kanpo agertu ezkero, neurri zuzentzaileak aplikatzen ditu hobekuntza planak ezarriz. zigiluarekin identifikatzen dugu.

Elkarbizitza

 

Desberdinen arteko kolektibitate batean partaide sentitzen eta sentiarazten, elkar ulertzen, errespetatzen eta elkar zaintzeko kultura garatzen ikastea da gure erronka nagusia. Modu horretara, sor daitezkeen gatazkak zein eguneroko bizitza era egokian bideratzeko, denon artean Barrutialde osatuz.

 

 

Ikastetxeko langileok, gurasook eta ikasleok gatazkak era positiboan ulertzen eta tratatzen ahaleginduko gara.

Lan arriskuen prebenzioa

Helburu nagusiak ondokoak dira:

Lan-istripu edo gaixotasun profesionalen arriskuak ezabatu edo gutxitzea eta ohi dituzten lesio pertsonalak eta kalte materialak murriztea.

Ondoko ekintzak aurreikusten dira:

Lanpostu bakoitzaren arriskuak ezagutu.

Lan istripu baten aurrean erabiliko den prozedura zehaztea eta ikastetxeko partaide guztioi ezagutarazi.

Ebakuazio simulakroa burutu.

Sua itzaltzeko aparailuen erabileraren ikastaro bat emango da lanbide zikloetako ikasleentzat.

Eleaniztasuna

 

Atzerriko hizkuntzetan komunikatzeko gaitasuna lantzeko Barrutialde ikastetxeko batxilergoan ingelesez eskaintzen ditugu arlo batzuk. Batxilergo 1go mailan, “Mundu Garaikideko Zientziak” eta “Algebra eta Kalkulua”, ingelesez eskaini dira, eta 2. mailan “Informatika”. Jatorrizko irakasle laguntzaile bat izango dugu.  45 ikaslek parte hartzen dute proiektu honetan.

DBH 1go mailan Marko Eleanitza proiektua martxan jarri da. Ingelesez “Hezkuntza arreta”, “Plastika” eta “Musika” ikasgaiak ematen dira, eta gaztelaniaz “TecnologĂ­a”.  3 ikasturterako proiektua da.

BARRUTIALDE INSTITUTUA IRAUNKORTASUNERANTZ

 

Eskola honetan urte batzuk daramatzagu lanean Garapen Iraunkorra lortzeko ahaleginetan EA21 proiektuaren barne.
 
Proiektu honek konpromisu bikoitza eskatzen du:
♦      Ingurumen hezkuntza bultzatzea
♦      Gure eskolako ingurumen inpaktoa gutxitzea.
 
Horretarako BARRUTIALDE Institutuan Ingurumena kudeatzeko zenbait jarduera egiten ditugu, gure baliabideen kontsumoa kontrolatzeko ( papera, ura, argia, berokuntza...) eta gure hondakinek sortzen duten eragina kontrolatzeko ( gaikako bilketa eta bakoitzari bere tratamendua ematea).

 

HIZKUNTZA NORMALKUNTZA PROIEKTUA

 

Ikasturte honetarako ekintzak:

 

Gurasoei Ikastaro desberdinen berri eta ikastaro hauek egiteko laguntzen berri eman.
Euskararen transmisioan eurek duten garrantzia gurasoei jakinarazi.
Klaustro, eskola kontseilu, ebaluazio saio, edota egin ahal diren beste bilerak euskaraz gauzatu
Hizkuntza proiektua egokitzean Hizkuntza Normalkuntzako erabakiak kontuan hartu
Erakundeetatik Erdara hutsean jasotzen ditugun komunikazioen aurrean prot aiesta gutuna helarazi euskaraz ere jasotzeko dugun eskubidea adieraziz
Hornitzaileei dokumentazioa euskaraz jasotzeko eskubidea adierazi.
Ikasgai guztietan sistematikoki ahozko ekintza gehiago egin.
Egunkari, aldizkari desberdinak eta liburu desberdinak, (Berria, Gaztezulo, Argia, Bagabiz, Kipulon, ... ) ikasleen esku jarri.
Udal Liburutegiaren eskaintza irakasle zein ikasleei zabaldu.
Etorkinak euskara ikastaroetara bideratu.
NOLEGAko ekintza desberdinetan parte hartu: Ahoskotasuna lantzeko bertsolaritza, Barriola deklamazio lehiaketa, zinea eta antzerkia euskaraz,...
Kipulon aldizkaria osatu.
Euskararen museora joan.

© barrutialde
Telefonoa: 946251143 | Fax: 946256922 | 015021aa@hezkuntza.net