Gobierno Vasco

Derrigorrezko Bigarren hezkuntza

Deskribapena

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) 12 urtetik 16 urtera arteko etapa da. Beronekin amaitzen da Derrigorrezko Irakaskuntza Orokorra.
Etapa hau Ziklo bitan banatzen da, bakoitzak kurtso bi dituelarik.
Curriculumaren planteamenduak ikasleek eskuratu beharreko gaitasunak ditu oinarri. Oinarrizko Hezkuntzaren helburuak betetzeko, ikasleak goi-mailako ikasketak egiteko prestatuz gain indartu egin behar du hezkuntzaren izaera hezitzailea, eta gauzak egiten jakiteko prestatu behar ditu ikasleak.
Etapa honetan ondorengo gaitasun hauek garatuko ditu ikasleak:
·          Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.
·          Ikasten ikasteko gaitasuna
·          Matematikarako gaitasuna
·          Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
·          Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna. 
·          Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna
·          Giza eta arte-kulturarako gaitasuna
·          Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

 


Ikasgaiak:      

        

                       


 

                        


 

  Aukerakoen artetik bi ikasgai aukeratu behar ditu ikasleak.

Hautazkoen artetik ikasgai bakarra aukeratu behar du ikasleak.

 4.maila honetan, Matematika irakasgaia bi eduki-aukeretan antola daiteke ikaslearen egoerari erreparatuta:

  • Ikasleak maila horretan amaituko badu irakasgaia ikasten.
  • Matematika ikasten jarraituko badu gerora.

 Erlijioa:Ikasturtearen hasieran ikasleak adieraziko du erlijioa ikasteko asmoa duen ala ez.

Erlijioa ikasi nahi dutenek honakoen artean aukeratu beharko dute:

  • erlijio katolikoa.

  • beste erlijio-konfesio batzuetako irakaskuntza.

  • Erlijioen Historia eta Kultura.

Erlijio-irakaskuntzarik ez hartzea aukeratu bada, ikastetxeak antolamendu neurriak hartuko ditu.

Erlijio-irakaskuntzaren ebaluazioan lortutako kalifikazioak ez dira konputatuko ikasketa-espedienteen arteko lehiaren bidez erabiltzen diren deialdietan, ezta ikasleak onartzeko batez besteko kalifikazioa eskatzen dituzten deialdietan ere.

KURTSOAREN IRAUPENA:

Orduak / aste: 31

Egunak:175

 

© barrutialde
Telefonoa: 946251143 | Fax: 946256922 | 015021aa@hezkuntza.net