Gobierno Vasco

Zientzia batxilergoa

Deskribapena

 Batxilergoak, DBHren ondoren hasten denak, bi ikasturteko iraupena du. Batxilergoaren helburuak hauek dira: ikasleei prestakuntza ematea, adimenez eta gizabidez heltzen laguntzea, eta ezagutzak eta trebetasunak ematea, horien bitartez, garapen pertsonal eta sozialean aurrera egiteko eta bizitza aktiboan eta goi-mailako hezkuntzan sartzeko modua izan dezaten.

Batxilergoaren Zientzia modalitateko oinarrizko gaitasunak, goi-mailako ikasketaprofesionaletara eta unibertsitate-mailako Zientziak, Osasun Zientziak eta Ingeniaritza eta Arkitektura adarretara bideratuta daude.
Ikasleak gehienez lau urte ditu Batxilergoko bi mailak gainditzeko.

 Ikasgaiak

 Ikasleak irakasgai komunak, modalitatekoak , eta hautazkoak ikasi behar ditu.

                                                 

                                        

 

 

 
KURTSOAREN IRAUPENA:
 Egunak:160.                   
 

 

 ZIGeko CURRICULUM EGITURA :

Lehenengo zikloa

Bigarren zikloa

 1.   KOMUNIKAZIO ETA ADIERAZPENA:

 1.   OINARRIZKO PRESTAKUNTZA:

  • Ahozko adierazpena
  • Ahozko ulermena
  • Irakurketa funtzionala
  • Idazketa funtzionala
  • Sailkapenak
  • Eguneroko bizimoduari lotutako kalkulu eta neurketa ariketak
  • Elikadura eta nutrizioa
  • Gorputza eta osasuna
  • Afektu eta sexu hezkuntza
  • Kontsumo hezkuntza
  • Aisialdirako hezkuntza
 

2.   AUTONOMIA PERTSONALA

2. LAN-ORIENTABIDEA ETA TUTOREAREN ORIENTABIDEA:

  • Nork bere burua zaintzea
  • Etxeko bizimoduari lotutako trebetasunak
  • Nork bere burua zuzentzea
  • Osasuna eta segurtasuna
  • Langileen eskubideak eta betebeharrak
  • Lan-munduko kontzeptu eta trebetasunak
  • Gatazken ebazpena
 

3.      TREBETASUN SOZIALAK:

 
  • Trebetasun sozialak
  • Komunitatearen erabilera
  • Aisi aldea
 

4.      LAN - ORIENTABIDEA:

 
  • Lan-munduan sartu aurretik garatu beharreko trebetasunak
  • Laneko ohiturak
  • Laneko segurtasun neurriak eta ohiturak
 

 

ZIG-AAT

  

DESKRIBAPENA:

Zeregin Ikaskuntzako Gela, adimen atzerapenari lotuta,16 urtetik 20 urtera arteko ikasleek osatzen dute . 
 Ziklo bitan banatzen da bakoitzak kurtso bi dituelarik : oinarrizko ikaskuntzak eta berariazko ikaskuntzak .
 

  ZIGen XEDE NAGUSIAK :

  •  Adimen-atzerapenari lotuta hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleak lan-munduan eta bizitza aktiboan sartzeko prestakuntza sustatzea .
  • Eskolaratze-alditik heldutasunera eta lan -mundura iristeko iraganbide izatea .
 

ZIGen HELBURUAK :

  •  Gizarteratzeko gaitasuna , komunitatean bizitzeko erraztasuna eta eguneroko arazoei irtenbidea emateko trebetasuna sustatzeko ezagutzak , abileziak eta jarrerak garatzea .
  •  Lan-munduan sartzeko beharrezkoak diren gaitasunak eta helduen bizitza aktibora igarotzeko estrategiekin lotutako ezagutzak , trebetasunak eta jarrerak garatzea .
  •  Norberarekin jokabidea kontrolatu,ingurukoak eta egoera bakoitzaren arau eta balioak kontuan hartuta .
  •  Eguneroko bizimoduko egoeretan sortzen diren arazoei irtenbidea emateko estrategiak garatzea .
  •  Bakoitzaren gaitasunak eta beharrizanak kontuan hartuta,ikasleak beren lanbidean jarduteko prestatzea .


ZIGeko CURRICULUM EGITURA :

Barrutialde Institutuan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta erdi eta goi mailako Heziketa zikloak ematen dira.

Barrutialden 3 familia profesionaleko Heziketa Zikloak erdi eta goi mailakoak A eta D ereduetan ematen dira. Familia profesional hauek ematen dira: Zurgintza, Elektrizitatea eta Fabrikazio Mekanikoa.

3DBH-ko ikasleek Ecoeuskadi2020 ekimenean parte hartu dute

Gure ikastetxeko 3DBH-ko ikasleek, Ecoeuskadi2020 garapen jasangarrirako estrategia lantzeko Eusko Jaularitzak gidatzen duen ekimenean parte hartu dute. Ekimen hau bai hauen zenbait alderdiri buruz gogoeta egiteko helburuarekin sortu da: oparotasun ekonomikoa, gizarte ekitatea eta kohesioa eta ingumenaren zaintza. Egitasmo honen barnean ikastetxearen helburua honakoa da:

 

Ø       Ecoeuskadi 2020 prozesuan gazteak subjektu aktibo izatea.

Ø       Gure egungo gazteek 2020 urterako Euskadiko Garapen Jasangarrirako zehaztu diren gakoei aurrera begirako ideiak, jarraibideak eta lan ildoak proposatzea.

 

Egindako lana honako orrialde honetan aurkitu daiteke

 

www.ecoeuskadi2020.net/

Proceso participativo: Aportaciones

Juventud

© barrutialde
Telefonoa: 944287829 | Fax: 944287830 | 015021aa@hezkuntza.net