Gobierno Vasco

GOI MAILAKO ZIKLOETARAKO SARBIDE PROBAKO IKASTAROA EMAN NAHI DU BARRUTIALDEK

  • By Busturialdeko Hitza on 2014/02/11 in Hezkuntza

Arratzuko hezkuntza zentroak lanbide heziketako erdi mailako eta goi mailako zikloak ematen ditu, baina ez du goi mailako zikloetarako sarbide probarako prestakuntza ofiziala emateko aukerarik. Hala, gabezia hori konpontze aldera, sarbide probarako prestakuntza Barrutialden bertan emateko eskaera egingo du ikastetxeak. Hezkuntza Sailaren baiezkoa jasoz gero, Busturialdeko biztanleek abantaila asko izango lituzketela deritzo Barrutialdek. Izan ere, [...]

Hezkuntza Sailaren baiezkoa jasoz gero, Busturialdeko biztanleek abantaila asko izango lituzketela deritzo Barrutialdek. Izan ere, gaur egun eskualdetik kanpo joan behar dute prestakuntza ofiziala jaso nahi izanez gero. Hezkuntza publikoko zentroak kontuan hartuz gero, Mungiara edo Bilbora joan behar izaten dute bertoko herritarrek. Hezkuntza pribatuko ikastetxeei dagokionez, bestalde, Markina-Xemeinen ematen dute prestakuntza ofiziala.

Eusko Jaurlaritzari eskaera egiteko, prestakuntza ikastaroa jasotzeko interesa duten herritarrak Barrutialdegaz jarri behar dira harremanetan. Hezkuntza zentroak azaldu duenez, “interesa duten pertsonen zerrenda bat bidali behar dugu eskaera egin ahal izateko”. Interesatuak hilaren 25a baino lehenago jarri behar dira kontaktuan ikastetxeagaz. “Eskaera hilaren 28a baino lehenago egin behar dugu, baina zerrenda lehenago osatu behar dugu”.

Izena emateko zein informazioa jasotzeko bi aukera emango ditu Arratzuko ikastetxeak. Alde batetik, 94-625 11 43 telefono zenbakira deituz apuntatu daitezke interesatuak. Bestalde, 015021aa@hezkuntza.net helbidera idatziz ere eman daiteke izena.

Barrutialdekoek argitu dutenez, bertoko biztanleek prestakuntza ikastaroa jasotzeko interesa agertu dute. Hala, zenbait ikaslek izena eman dute dagoeneko. “Krisiak eraginda lanik ez dagoenez, ikasten jarraitzeko erabakia hartu dute herritar askok”. Hala, prestakuntza ikastaroa Barrutialden ematea oso onuragarria izango litzateke horientzat.

© barrutialde
Telefonoa: 946251143 | Fax: 946256922 | 015021aa@hezkuntza.net