Gobierno Vasco

Zikloetarako SarBIDE Proba

ZIKLOETARAKO SARBIDE PROBAREN PRESTAKUNTZA

Ikasturtero, Hezkuntza Sailak heziketa zikloetara sartzeko probak antolatzen ditu, zuzenean sartzeko titulazio minimoa ez dutenentzat. Sarbide probak honek derrigorrez gainditu behar diren hainbat froga ditu eta horregatik ondo prestatu behar dira. Proba hauek ekainean izaten dira.

 

GOI MAILAKO SARBIDE PROBARA AURKEZTEKO BALDINTZAK

Ondorengo bietako baldintza bat betetzea:

* 19 urteko adina proba ospatzen den urtean (abenduak 31 baino lehen).
* 18 urteko adina proba ospatzen den urtean (abenduak 31 baino lehen), atal berdineko (Zerbitzuak, Industria edo Zientziak/Osasuna) erdi-mailako tituluren bat izanez gero.

 

SALBUESPENAK

1.- Ziurtagiri akademiko egokiaren bitartez, 25etik gorakoek unibertsitatera sartzeko proba osorik gainditu dutela kreditatzen dutenek, goi-mailako prestakuntza-zikloetara sartzeko proba osoaren salbuestea eska dezakete.

2.- Egin nahi dituzten lanbide-ikasketekin arlo berdinean lan-esperientzia, gutxienez urte batekoa, kreditatzen dutenek, sartzeko probaren parte espezifikotik salbuestea eska dezakete. Lan-esperientzia egiaztatzeko honako agiri hauek aurkeztu beharko dira.

     a. Enpresaren ziurtagiria: kontratuaren iraupena, egindako lana eta orduen kopurua agertu beharko dira.

     b. Gizarte segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren edo afiliatua egon den lan-mutualitatearen ziurtagiria: enpresa eta kontratazio-aldia agertu beharko dira.

3.- Tituluaren fotokopia konpultsatuaren edo tasak ordaindu izana egiaztatzeko agiriaren bitartez, egin nahi dituzten ikasketen atal berdineko (Zerbitzuak, Industria edo Zientziak/Osasuna) erdi mailako teknikari titulua badutela egiaztatzen dutenek parte espezifikoa egitetik salbuestea eska dezakete.

 ERDI MAILAKO SARBIDE PROBARA AURKEZTEKO BALDINTZAK

Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko probara aurkeztu ahal izateko, hamazazpi urte izan behar dira gutxienez, proba egiten den urtean beteak.

PRESTAKUNTZAREN EGUTEGIA ETA ORDUTEGIA

Goi mailarako sarbide froga prestatzeko (D ereduan) euskara eta matematika ikasgaiak ematen dira (zati komuna); astean 2 arratsaldetan: asteartea eta ostegunean

Ordutegia: Arratsaldeko 15:30etatik 18:50etara.

Egutegia: 2015/09/15an hasi eta 2016/04/29ean amaitu.

 

 

© barrutialde
Telefonoa: 944287829 | Fax: 944287830 | 015021aa@hezkuntza.net