Gobierno Vasco

 

ZIG-AAT

  

DESKRIBAPENA:

Zeregin Ikaskuntzako Gela, adimen atzerapenari lotuta,16 urtetik 20 urtera arteko ikasleek osatzen dute . 
 Ziklo bitan banatzen da bakoitzak kurtso bi dituelarik : oinarrizko ikaskuntzak eta berariazko ikaskuntzak .
 

  ZIGen XEDE NAGUSIAK :

  •  Adimen-atzerapenari lotuta hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleak lan-munduan eta bizitza aktiboan sartzeko prestakuntza sustatzea .
  • Eskolaratze-alditik heldutasunera eta lan -mundura iristeko iraganbide izatea .
 

ZIGen HELBURUAK :

  •  Gizarteratzeko gaitasuna , komunitatean bizitzeko erraztasuna eta eguneroko arazoei irtenbidea emateko trebetasuna sustatzeko ezagutzak , abileziak eta jarrerak garatzea .
  •  Lan-munduan sartzeko beharrezkoak diren gaitasunak eta helduen bizitza aktibora igarotzeko estrategiekin lotutako ezagutzak , trebetasunak eta jarrerak garatzea .
  •  Norberarekin jokabidea kontrolatu,ingurukoak eta egoera bakoitzaren arau eta balioak kontuan hartuta .
  •  Eguneroko bizimoduko egoeretan sortzen diren arazoei irtenbidea emateko estrategiak garatzea .
  •  Bakoitzaren gaitasunak eta beharrizanak kontuan hartuta,ikasleak beren lanbidean jarduteko prestatzea .


ZIGeko CURRICULUM EGITURA :

 

 
Lehenengo zikloa
 
Bigarren zikloa
 
 

1.   KOMUNIKAZIO ETA ADIERAZPENA:

 
1.   OINARRIZKO PRESTAKUNTZA:
·        Ahozko adierazpena
·        Ahozko ulermena
·        Irakurketa funtzionala
·        Idazketa funtzionala
·        Sailkapenak
·        Eguneroko bizimoduari lotutako kalkulu eta neurketa ariketak
 
·        Elikadura eta nutrizioa
·        Gorputza eta osasuna
·        Afektu eta sexu hezkuntza
·        Kontsumo hezkuntza
·        Aisialdirako hezkuntza
 
2.   AUTONOMIA PERTSONALA
2. LAN-ORIENTABIDEA ETA TUTOREAREN ORIENTABIDEA:
·          Nork bere burua zaintzea
·          Etxeko bizimoduari lotutako trebetasunak
·          Nork bere burua zuzentzea
·          Osasuna eta segurtasuna
 
·        Langileen eskubideak eta betebeharrak
·        Lan-munduko kontzeptu eta trebetasunak
·        Gatazken ebazpena
 
3.      TREBETASUN SOZIALAK:
 
·          Trebetasun sozialak
·          Komunitatearen erabilera
·          Aisi aldea
 
 
4.      LAN - ORIENTABIDEA:
 
·          Lan-munduan sartu aurretik garatu beharreko trebetasunak
·          Laneko ohiturak
·          Laneko segurtasun neurriak eta ohiturak
 
 

 

 

© barrutialde
Telefonoa: 946251143 | Fax: 946256922 | 015021aa@hezkuntza.net