Urratsbat Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lanbide Heziketako Sailburuordetza TKNIKArekin koordinatutako programa bat da. Horren helburua LHko ikasleeen enplegagarritasunaren kultura sustatu eta euren enpresa sotzen lagundu, LH ikastetxeek daukaten giza-baliabideak eta baliabide teknikoak aprobetxatuz.

Norentzako da:

  • Goi eta erdi mailako LH ikastetxeetako ikasleentzako.
  • Ikastetxeko ikasle-ohientzako.
  • Ikastetxean Arautu Gabeko Prestakuntza edota Ez Zuzeneko Prestakuntza ikastaroak egin dituzten edonor pertsonentzako.

Eskaintzen diren zerbitzuak:

  • Arduradun pertsona Barrutialde BHIn, prozesua irauten duen bitartean, sustatzilearen esanetarako.
  • Barrutialde BHIn enplegugarritasunerako Bulegoa Enpresak sortzeko prozesuan lana aurrera eraman ahal izateko egoki hornituta.
  • Irteerako fasean Ikastetxeko ekipamendua erabiltzeko aukera (baldin eta posible denean eta eskolak emateko oztoporik ematen ez duenean).

 Informazioa:

  • Telefonoa  >>   94 428 78 79
  • e-mail  >>   urratsbat@barrutialde.com