euskaraz
Barrutialdeko 4.DBHko ikasleek, Xiomara Gezuraga irakaslearen eskutik, lehen saria lortu dute Euskadi mailan aurkeztutako STEAM proiektuarekin. Saria jasotzera uztailean joan dira Irunara eta orain Espaina mailan aurkeztuko dute egindako lana.
Enpresaren mundua ikasgeletara hurbiltzea eta gaitasun ekintzaileen garapena sustatzea (sormena, berrikuntza, talde-lana, erabakiak hartzea, ekimena, lidergoa, konpromisoa, irmotasuna, negoziazioa, eta abar). Gainera, beste kultura eta gizarte-errealitate batzuetara hurbildu nahi da ikaslea eta ikastetxeen arteko elkarlana sustatu nahi da. Ikasenpresa programa ikasgeletan eskola-enpresak sortzearen inguruan garatzen den hezkuntza-programa bat da. Proiektu horren helburuen artean dago.
3DBH-ko ikasleek Ecoeuskadi2020 ekimenean parte hartu dute
Gure ikastetxeko 3DBH-ko ikasleek, Ecoeuskadi2020 garapen jasangarrirako estrategia lantzeko Eusko Jaularitzak gidatzen duen ekimenean parte hartu dute. Ekimen hau bai hauen zenbait alderdiri buruz gogoeta egiteko helburuarekin sortu da: oparotasun ekonomikoa, gizarte ekitatea eta kohesioa eta ingumenaren zaintza. Egitasmo honen barnean ikastetxearen helburua honakoa da:
Ø Ecoeuskadi 2020 prozesuan gazteak subjektu aktibo izatea.
Ø Gure egungo gazteek 2020 urterako Euskadiko Garapen Jasangarrirako zehaztu diren gakoei aurrera begirako ideiak, jarraibideak eta lan ildoak proposatzea.
Egindako lana honako orrialde honetan aurkitu daiteke
Proceso participativo: Aportaciones
Juventud