COMENIUES PROIEKTUAREN AURKEZPENA

Maiatzaren 12an Comenius proiektuko eskola partaideak heldu ziren Gernikara, Errumaniako Henri Coanda eta Alemaniako Heinrich Wieland insitutuak, hain zuzen ere. Hurrengo egunean eskolan izan genituen, institutu bakoitzak egindako zulagailu automatikoen sortze prozesuetan izandako gora beherak azaltzen batzuk eta atal historiko eta hizkuntzekikoa azaltzen besteak. Herrialde bakoitzak egin duen zulagailua eskolara ekarri dutenez, ideia berdinetik ze emaitza ezberdinak lortu ahal diren egiaztatu ahal izan dugu.

Asteartean, Bilboko Nerbioi ibaian zehar, itsasontziz ibilbide bat egin zuten, bai Errumaniako eta Alemaniako ikasle eta irakasleak eta baita gure lanbide heziketa eta batxiler 2. mailako ikasleak ere. Izan ere Bizkaiko industrializazio bertatik bertara ikusteko aukera ezin hobea izan zen batzuentzat eta, turismo pixka bat egiteko besteentzat.

Asteazkenean Maier bisitatu dute eta lanbideko kide batek Busturialdeko langabezi eta lan portzentajeei buruzko hitzaldia eman dute. Ekintza bi horiek Comenius proiektuaren barruan egin beharrekoak dira. Gu ere Timisoara eta Pforzheimera joan ginean hangoak ikusi eta gureekin erkatu genituen.

Bihar osteguna, proiektuari itxiera emateko, Elai-Alai aretoan izango dugu ekitaldia. Eta Comenius astea, iluntzean afari batekin agurtuko dugu.